GAIAK

sábado, 7 de mayo de 2011

HSTORIA, sarasuana (ESTATU FRANKISTAREN SORRERA (1939-1959)


ESTATU FRANKISTAREN SORRERA (1939-1959)
            1. FRANKISMOAREN OINARRIAK (ejertzitoan oinarrituta, diktadura militarra)
                Frankismoak beste iturri ideologiko batzuetatik zetozen ideia sortak laburtu zituen.
                - Faxismoa: Alderdi bakarra sortu zuen (Falange Española y Tradicionalista de las JONS) bera buru zelarik. Botere guztiak hartu zituen eta titulu berezia ere hartu zuen, “Caudillo”. Honekin, inperio espainiarren handitasuna lortu nahi zuen baina faxismoa ez zen nagusitu Espainian.
                - Antikomunismoa: Iraultza komunista eragoztea izan zen altxamenduaren arrazoietako bat eta gerra bukatu aurretik Antikomitern Ituna sinatu zuen Italia eta Alemaniarekin, III Internazionalaren aurkakoa zena.
                - Katolizismoa: Diktaduran erregimen eta Elizaren arteko kolaborazioa erabatekoa izan zen: Elizak edozein erakundek nahi lukeen guztia izan zuen eta ordainean Eliza Estatuaren legitimizaziorako eta Francoren helburuetarako tresna hutsa bihurtu zen. Horrela sortu zen nazionalkatolizismoa, Eliza eta Estatua elkartzen zituena.
                - Nazionalismo espainiarra: Bai militarrek bai Falangek zentralismorako joera zuten, horregatik, nazionalismo espainola erregimen frankistaren helburuetako oinarrizko zatia da.
            1.2. OINARRI SOZIALAK
                Militarrak izan ziren Francoren boterearen oinarri nagusia, baina falangista, katoliko eta monarkikoen laguntza ere izan zuen, nahiz eta hauetako inork ez lortu Estatuaren zuzendaritza politikoa.
                - Militarrak: Francok lortu zuen botere guztia eurengandik zetorren. 1936ean “Generalísimo” izendatu zuten (ejertzitoko burua) eta geroago Estatu buru izendatu zuen bere burua. Militarrek prestigio soziala lortu zuten baina botere gutxi.
                - Falangistak: Ez zien falangistei botere erabakigarririk eman eta eragina galtzen joango dira.
                - Monarkikoak: Altxamendua txalotu zuten. 1947an Ondorengotza Legea aldarrikatu zen eta Francok bere seme Juan Carlos bere ondorengo izendatuko du.
                - Katolikoak: Eliza hasieratik jarri zen altxamenduaren alde eta diktaduran zehar erregimen eta elizaren arteko kolaborazioa erabatekoa izan zen, Elizak hainbat pribilegio lortu zituelarik.
                - Altxamendu militarra babestu zuten gizarte taldeak: lurjabe handiak, industriako enpresariak, finantzetakoak, probintzietako burgesia txikia, ipar eta erdiko nekazari katolikoak...
            1.3. OINARRI LEGALAK
                Zazpi Oinarrizko Legeek Estatu Berriaren boterea antolatzen dute Francoren erregimenean. Konstituzioa baino gehiago “Carta acordada” da. (etzun konstituzioa in diktadura zalako ta etzeolako askatasunik) 1969an Espainiako printzea erregea izango dena aldarrikatuko da, monarkia inposatua eta ez errestauratu batean. (España monarkikoa zan bñ erregeik gabe) Zazpi Oinarrizko Legeak hauek ziren: (kanpon aginten zeudenan arabera itte zittun legek)
                1. Lanaren Foruak (martxoa, 1938) faxista, gerra zibillen
                Lana eta bizitza ekonomikoa antolatzen ditu. Eredu kapitalista onartzea suposatzen du baina sistema liberalaren “akatsik gabe”. Jabetza prib. onartzeue, estatu parte hartzea ekonomian de bai enpresa haundik sortzeko
                2. Gorteen Legeak (uztaila, 1942) faxista, 2GM
                Sufragio unibertsala baztertu eta “demokrazia organikoa(batek agindu, bestek obedittu) ezarri zuen. Gorte hauek ez zuten legegintza gaitasunik ez eta Gobernua kontrolatzeko ahalmenik, kontsultatua izatera mugatzen zen bere eginkizuna, Gobernua baitzen legeak egiten zituena. (Frankok itte zittun, gorteta presentatu ta zuzenen onartze zittuen)     Gorteetako partaideak, “prokuradoreak”, hiru sailetan banatuta zeuden: denak frankistak berezkoak (de oficio), Estatu Buruak izendatuak eta hautatuak.
                3. Espainiarren Forua (uztaila, 1945) itxura itteko: liberalak, eskubidek... 2GM bukatua, aliatuk irabazteue
                Eskubide Aldarrikapenen papera bete nahi zuten baina testuak eskubide deklarazioak baino gehiago espainolen betebeharrak eta estatuaren estruktura autoritarioa eta konfesionala azpimarratzen zituen.
                4. Erreferendum legea (urria, 1945) itxura itteko: liberalak, eskubidek...
                Honekin, sufragio unibertsalaren itxura egiten zen: Francok Estatuaren arazoei buruz erabakitzen badu, espainolek erreferendum batean bota dezakete.
                5. Estatu Burutzarako Suzesio Legeak (uztaila, 1947) itxura itteko: liberalak, eskubidek...
                Espainia Erreinu bezala eratua aldarrikatzen zen, Estatu buru Franco zelarik bizitza osorako, ez errege bat, eta suzesioa arautzen da. Horrela frankismoak Franco gabe iraungo zuen. Erreferenduma onartua izan zen “pucherazo” baten bidez (%93 bai, %18 abstentzioak)
                6. Mugimendu Nazionalaren Oinarrizko Printzipioak (maiatza, 1958) itxuratze haundigoa itteko
Gorteen eztabaidarik gabe aldarrikatu zuen Francok legea. Falangearen dotrina eta partidu bakarra zela onartzen da.
                7. Estatuaren Lege Organikoa (urtarrila, 1966) itxuratze haundigoa itteko
Totalismoaren itxura kentzen saiatu ziren eta horretarako, Estatuaren helburuak aipatzen ditu: Estatu burua Franco da, Gobernu burua berak izendatuko du, “ekintza politikorako elkarteak” (part. politikok ez, asoziaziok die) sortzeko aukera ematen da... Edozein estatu demokratikoak dauden oinarrizko printzipioak ez zituen onartu.
Franco hil eta gero (1975) beste oinarrizko legea onartuko da: Ley para la Reforma Política de 1977.

            2. GERRAOSTEA. BERROGEIKO HAMARKADA
                Gerraren amaierak e zien espainolei bakerik ekarri, 36 urteko diktadura baizik.
            2.1. KANPOKO HARREMANAK 2GM nola dijoan arabera, frankon politika aldatzea
                a) Ardatzarekiko lotura (Alemania, Japon, Italia): Alemaniaren eta Espainiaren arteko Adiskidetasun Ituna sinatu zuten eta honen ondorioz, Dibisio Urdina (Alemanian alde borrokatu zuen españarrak) Errusiako fornterara joan zen. Espainia ez zen Bigarren Mundu Gerran sartu baina laguntza eman zuen.  Francok eta Hitlerrek bilera izan zuten baina ez zuten akordiorik lortu eta 1942an neutraltasuna hartu zuen.
                b) Neutraltasuna: Aliatuk irabazten ai zien Ramón Serrano Súñer (Francoren koinatua) gaixotu egin zenez, Gómez Jondarari eman zion Atzerri Arazoetako agintea. Izan ere, Francok hobetu egin nahi zituen aliatuekiko harremanak.   
                c) Nazioarteko isolamendua (1945-1950): Aliatuk irabazi intzuen Gerra amaitu baino lehen, hurbiltze argia egon zen AEBtako erakunde militarren eta Francoren erregimenaren artean. Francok nazioarteko iritzia bere alde jarri nahi zuen, erregimenaren izaera katolikoa nabarmenduta eta ezaugarri faxistenak ezabatuta. Gobernu berria eratu zuen Alberto Martin Artajo Atzeri Arazoetako titularra pertsonarik garrantzitsuena zelarik. Baina, Espainiak bere historiako garairik txarrenak bizi izan zituen: NBEtik kanpo geratu zen, 1946an atzerriko enbaxadoreak joan egin ziren, Marshall Planeko (2GMtik rekuperatzeko AEBk emateun dirue) fondoak ezin zituzten berreskuratu...
           

            2.2. POLITIKA EKONOMIKOA: AUTARKIA
*Autarkia: kanpokokin relazio ekonomikoik ezin zuenez euki Españan produzitzen saiatzeie ber duen guztie (petrolioa pizarratik)
                a) Gerraren ondorioak: Espainiaren egoera oso txarra zen: hildako eta erbesteratutako pertsona kopuru handia, ondasun materialen suntsipena, hiri eta herrien hondapena, trenbide eta errepideetan kalteak... Hala ere, industria nahiko ondo mantendu zen, nekazaritza, berriz, oso egoera txarrean zegoen. Atzeratu egin zen Espainiako ekonomia eta 20 urte pasa arte ez da errekuperatuko.
                b) “Gosearen urteak”: Herri-ogasuna hondatuta zegoen eta inflazioa erraldoia zen. (Deflazioa=inflazioa+garapen ekon. eza) 1939-1942 urteetan gosea egon zen, eta horrek biztanleak landa-ingurura joatea eragin zuen, hiri askotan ezin baitzen bizi. Horrez gain, janari-hondakinak jatearen ondorioz, gaixotasun asko zeuden. Hala ere, gerra amaitutakoan, demografia suspertzen hasi zen pixkanaka.
                c) Errazionamendua: Oinarri-oinarrizko janari urriak modu bidezkoan eta zentzuzko preziotan banatzeko erabakiak (errazionamendu-kartilaren (hau betetakon ezin zan geio eosi ta diru pixkat bazuen merkatu beltzen eoste zuen) bidez) merkatu beltza sorrarazi zuen, erosteko, saltzeko eta irauteko modua izan zena.
                d) Autarkia eta ekonomiako sektore publikoa: Espainian industrializazioa sustatzeko, Gobernuak sektore publiko indartsua sortu zuen, 1941ean Industriako Nazio Erakundea (INE) eratuta. Baina, nekazal inguruan bizi zirenak egoera txarrean jarraitzen zuten, Estatuaren interbentzionismoa kaltegarria izan zen eta. Beraz, politika ekonomiko interbentzionistaren eta autarkikoaren ondorioz, berrogeiko hamarkada osoan Espainian ia ez zen hazkunderik izan.
            2.3. OPOSIZIOA
                a) Zapalkuntza politikoa: Politikaren eta gizartearen arloko zapalkuntza agertu zen lehenengoz. Milioika pertsonak jokabidea eta ideiak aldatu beharra izan zuten, baina, beste batzuek ez zuten horretarako aukerarik ere izan, exekutatu egin baitzituzten. Erbesteratu asko egon ziren eta Espainian geratzea erabaki zutenek, espetxe-zigor gogorrak eta gizarte-bazterkeria jasan zuten. Zapalkuntzaren beldurrak eta lan egin beharrak erregimenarekiko atxikipen interesatua sortu zuen, sektore ugarira zabaldu zena eta salaketa eta mendeku-sistema polizialean euskarritu zena. Horrekin lotuta Erantzukizun Politikoen Legea (1939) sortu zuten (Frankon kontra zeudenak erreprimitzeko), zona errepublikanoak auzipetzeko.
                b) Kontrol soziala eta ideologikoa: zentsura, hezkuntza eta propaganda: Erregimen berriaren propaganda kontsigna batek “Francok agindu eta Espainiak men egin” zioen (demokrazia organikoa). Irakasleak arazketa-prozesuen biktimak izan ziren eta intelektualen %90 inguru Espainiatik joan zirenez, irakaslerik gabe geratu ziren. Horrez gain, 27ko belaunaldi ia osoa joan zen Espainiatik.
                c) Frankismoaren aurkako oposizio politikoa: Nazioarteko egoeraren bilakaera barruko politikan islatu zen. Monarkikoek huts egin zuten Alfonso XII.aren semea zen Joan Borboikoa koroaren jaraunslea izateko asmoarekin, nahiz eta honek Lausanako Manifestuan (1945) berrezarkuntza monarkikoa eskaini zien espainolei. Baina, gainera, PSOEk zalantzak zituen errepublika berrezartzeko errebindikazioa mantentzearen edo monarkia antifrankistei laguntzearen artean. Hala ere, 1948an monarkikoek amore eman zuten. Erregimenak nahiko errez kontrolatu zituen oposizioaren erasoak. Baina, frankismoaren isolamendua aprobetxatu nahian, erbesteko oposizioak 1947an Bizkaiko industriako 30.000 langile grebara eramateko indarra izan zuen, bertan estreinatu zelarik lehenengo belaunaldi antifrankista. Aipagarriak dira 1947ko eta 1951ko lehenengo greba orokorrak, baina ez zuten kanpoko oposizioaren laguntzarik izan eta 70eko hamarkadara arte ez zuten erantzuteko gaitasun handirik izan.
            3. IREKITZEA ETA KANPOKO AITORPENA. 50eko HAMARKADA
            3.1. GERRA HOTZEKO TESTUINGURUA (AEB ta EBn artekoa bñ etzuen zuzenen borrokatu launtzak emate zittuen beste borrokatan, Muro de Berlin eroi zan arte)
                Gerra Hotza hasteak ikuspegi berriak ireki zizkion erregimen frankistari, eta nazioarteko elkarteek erregimen hori onartzea erraztu zuen, AEBekin izandako akordioaren eta Vatikanoarekiko Konkordatuaren laguntzaz (mundua zatittuta: komunistak ta kapitalistak – komunismon kontra itteko beste aliatu bat geio zan). Horrez gain, 1956an (deskolonizazio garaia), Marokori independentzia eman zion Frantziak eta Espainiak ere eman egin zion.
                a) Akordioak Amerikako Estatu Batuekin: 1953an AEBekin akordio bat sinatu zuen baina beranduegi izan zen Marshall Planean sartzeko, bertako hondakin batzuk baino ez zituen berreskuratu. Akordioaren bitartez, Espainiak eta AEBk defentsarako eta diru-laguntzarako politika ezarri zuten: Espainiak baseak jartzen utzi zien baimenik eskatu gabe erabili ahal izango zituztenak eta AEBk dirua eta janaria eman zien. Horrekin, errazionamendua ezabatu zuten, merkatu beltza desegiten hasi zen eta prezioak egonkortu egin ziren.
                b) Konkordatua: 1953an Espainiak eta Vatikanoak konkordatua sinatu zuten. Erregimenak emakida asko egin zizkion Elizari, erregimenaren konfesionaltasun katolikoa eta eliza-forua berretsita eta, aldi berean, mundu katolikoaren behin betiko babesa jaso zuen. Gainera, gobernuak apezpikuen izendapenean esku hartzeko gaitasuna lortu zuen (Atte santue hiltze zanen Frankok 3 pertsona aukeratze zittun ta ego oin arten aukeratu ber zan). Beste aldetik, hezkuntza arloan Elizak zuen garrantziarengatik, gizartean zuen eragina handitu zen. Horrez gain, Gorteen Legearen arabera, Ganbaran 20 gotzain inguru eseri ziren baina 1969tik aurrera gehienek uko egin zioten euren eserlekuari, frankismoa bukatzen ari zela ohartu zirelako.
            3.2. OPOSIZIOA ETA GIZARTE-MUGIMENDUA
                a) Erregimen frankista mundura ireki: AEBekin sinatutako akordioak eta 1955an NBEn sartzeak aldaketa ekonomikoak eragin zituzten Espainian. Horrez gain, langileen klaseak protagonismoa hartzen hasi ziren eta ondorioz, gizarte-mobilizazioak ugaritu egin ziren (1952ko, 1956ko eta 1958ko grebak). Nahiz eta erregimenaren barruan egonkortasuna lortzen hasi zenbait gatazka zeuden: langileen grebak, unibertsitateko asaldura, nazionalismoen birsorkuntza eta erbesteratuen ekintza.
                b) Langileen mugimendua: 1951tik, langileen mugimenduak errebindikazio-estrategia garatu zuen. Gainera, 1956tik aurrera, Espainiako ekonomiak zailtasunak sortu zizkion erregimenari, ezin baitzituen inflazioa eta langileen haserrea geldiarazi. Horren aurrean erantzun bikoitza izan zen: zapalkuntza handitzea eta soldatekiko malgutasuna ematea. Horrez gain, Langile Komisioak (CCOO) sortu zen, alderdi komunista oposizioko indar nagusia baitzen.
                c) Unibertsitate-mugimendua: Katolikoak zeuden irakaskuntzan eta 1956an lehenengo unibertsitate-krisi handia eman zen, kalean eta Madrileko Unibertsitatean istiluak izan ondoren. Falangearen higadura politikoa agerian jarri zen eta alderdi Komunista unibertsitateetan sartuta zegoenez, protestaldiak ugaritu egin ziren Unibertsitateko Sindikatu Bakarraren (SEU) aurka. 
                d) Nazionalismoak: Katalunian eta Euskal Herrian, gerrako borrokalarien seme-alabek berpiztu egin zituzten nazionalismoak. EAJko gazteditik banandutako zenbait gazteek Euskadi ta Askatasuna erakundea (ETA) sortu zuten 1959an. ETAren protesta Euskal Herriaren aurrerakuntza ekonomikoan eta immigrazioaren hazkunde nabarmenean oinarritu zen. Abertzaletasuna berreskuratu zuten, Hirugarren Munduko deskolonizazio mugimenduak miresten zituzten eta marxismoaren aurkakoak ziren, 1965an horren printzipioak onartu zituzten arte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario