GAIAK

sábado, 7 de mayo de 2011

EUSKERA (autore batzuk)


Joan Perez Lazarraga
Lazarraga Arabakoa zen. 1567 urte inguruan paper sorta bat utzi zuen, “Artzain nobela” batez eta 21 koplez osatua. Eskuizkribua 2004-an aurkitu zuten Madrilen, antigoaleko denda batean. XVI. Mendetik iritsi zaigun euskarazko testurik bakarrenetarikoa dugu eta Hego Euskal Herriko zaharrena. Aurkikuntza oso garrantzitsua izan da euskal hizkuntzalaritzaren aldetik. Izan ere, Arabako euskalkia eta mendebaldeko euskararen historia argitzeko tresna ezin hobea da. Arabako euskalkia desagertutako euskalkia da. Gaur egun, euskarak Arabako iparraldean, Aramaio eta Legutioko herrietan jarraitu du bizirik.
Bernart Etxepare
Etxepare, gure lehen poeta eta idazlea izan zen, euskaraz idatziriko eta inprimaturiko lehen liburuaz “Linguae Vasconum Primitiae” hain zuen ere. Donibane Garazi ondoan dagoen Eiheralarre herrian jaio zen. Bere poemetan ideien eta sentimenduen azalpena zintzotasunez eta gardentasuna ageri dira. Trentoko Kontzilio aurreko apaiza zen. Berak herri poesiarekiko, hau da, bertsolaritzarekiko lotura eta atxikimendua nabari daitezke, bere gaietan(erlijioa, maitasuna, euskara, presondegia). Nafarroa Beherako euskalkian idatzi zuen, berea zuen euskalkian eta ez du euskalkien arteko arazorik ez lehiarik islatzen.
Joanes Leizarraga
Euskal prosaren sorrera erlijio munduarekin loturik zeuden. XVI mendearen erdialdera Nafarroa Behereko lurraldera aldegin zuen, 1512-an Nafarroa Gaztelaren menpe erori bait zen. Aita Santuak eta Elizak ez zioten laguntzarik eskaini eta protestantismora hurbildu zen. testamendu Berriaren eta otoitz liburu kalbinotarrak euskaratzea agindu zuen. Zeregin onetarako itzultzaile talde bat lanean jarri zen Leizarraga. Leizarraga lapurtera oinarri zuen hizkuntza bateratua sortzen zen, hizkera desberdin anitz zegoela oharturik. Fideltasuna gorde nahirik, Jainkoaren hitza aldaezina zela eta, kultismo ugari erabili zituen euskarazko hitzen ordez. Hizkuntza oso landua moldatu zuen itzulpenetan. Lehen prosagilea izanik, harrigarria da zein ederki egin zuen lehendik ez zuen hizkuntza baten prosa eredua. Argitaratuak: Testamentu Berria, Kalendrena eta Abc edo Christinoen instructionea.
Sarako eskola
XVII mendean, Iparraldean euskal literaturaren loraldia gertatu zen, Lapurdin batik bat. Lapurdik izan zuen ekonomi aurrerapenari loturik itsasoak emandako aberastasunaz. Sarako Eskola, berez, lagunarte batean (eliz gizonak, gehiena) sorturiko asmo baten gauzapena dugu. Euskaldunei erlijio zeregin eta irakaspenak beren hizkuntzan, euskaraz helaraztea zuen helburu talde lanean oinarriturik. Ondorioz, literatur hizkuntza landua, bateratua eta baliabideetan aberatsa sortu zuten.
Axular
Pedro Dagerre Azpilkueta 1556, urtean jaio zen, Nafarroako Urdazubi herrixkan. “Axular” goitizena bere jaiotze baserritik datorkio. Berak, bere bizitzako urterik gehienak, bertako erretore edo parroko egin zituen. Ikasle jakituna zen, Salamankan ikasia. Bere goi mailako prestakuntza egin zuen euskal prosa aberatsa sortzeko. Beste euskal idazleekin batera sortu zuen Sarako Eskola bidea ireki zioten Euskal Literaturako maisu handienetarikoari: Gero. Euskal prosaren gorengo emaitza da, obra unibertsala. Hizkuntzaren oparotasunean baina herriak ulertzeko muduko erak eta espresioetan baliatuz aberastasuna galdu gabe. Liburuan hainbat autoreren aipamen ugariz osaturik dago. Liburuaren hizkuntza eredua geroago “lapurtera klasikoa” deiturikoa da eta liburu hau bekatari arruntari zuzendurikoa da.

2 comentarios:

  1. ESkerrik asko, laguntza handikoa izan da. Galdetu nahi nizun ea bazeneukan Jon Mirande "Gauz Parke Batean" liburuaren lana. Nik "Peru Aberkararen" lana esakini diezazuket truke.JEJE. Agur

    ResponderEliminar
  2. ba ez eztaukat liburu orren lanik

    ResponderEliminar