GAIAK

sábado, 7 de mayo de 2011

EUSKERA (zubererazko kanta, ojo!! sarrera gutxinez aldatu!!)


SARRERA
Ondorengo azalpenean zubebera euskalkia aztertu dugu. Zuberera euskararen dialekto bat da, eta dialektoa berriz hizkuntza familia beraren barruan gertatzen den aldakaria da. Euskalki hau, Akitanian hitz egiten da eta bereziki Zuberoan.
Bertako idazle eta kantariak oso entzutsetuak dira, hala nola, Niko Etxar, pastoralak, Etxahun…
Niko Etxarten “Twist Titi” kantua egitea pentsatu genuen baina hainbat gorabehera izan ondoren “Belagileen Trajeria” pastorala aukeratu dugu eta honen azterkta linguistkoa egin dugu, horretarako hiru irizpideren arabera aztertu dugu azterketa semantiko, fonetiko eta morfosintaktikoaren arabera
AZTERKETA LINGUISTIKOA:
Azterketa semantikoa
BELAGILEEN TRAJERIA



LEHEN PEREDIKUA

Zuberera

1

Mila sei ehün ta bederatzian
Üda larria izan zen
Lapurdiko lürraldetan
Hori deizüegü kontatüren.

2

Gose gorria ez balitz aski
Jente xehea zen lehertzen
Leküko jaunttoek beitzeitzen
Legar aseak sakatzen.

3

Gaüzak gaixki doatzalarik
Txerkatzen dügü arrazua
Gihaurtan so egin ordez
Aküsatzen dügü aüzoa.

4

Hamazazpi gerren mentean
Etsaiak güntüan emazteak
Jaun eta elizaren arabera
Debrüaz beitziren hartüak.

5

De Lancre epailea jin zen
Leküko jaunek galtatürik
Gisa horrez ziren izan
Sei ehün emazte tzokartürik.

6

Basakeria honen helbürüa
Zen podere baten bermatzea
Eta ahalaz ber zoinüan
Sineste zaharren galaraztea.
                         





Euskara Batua

1

Mila seiehun eta bederatzian
uda larria izan zen
Lapurdiko lurraldeetan.
Hori dizuegu kontatuko.

2

Gose gorria ez balitz aski,
jende xehea zen lehertzen,
lekuko jaunttoek baitzizkieten
legar aseak sakatzen.

3

Gauzak gaizki doazelarik,
xerkatzen dugu arazoa.
Guhaurtan so egin ordez,
akusatzen dugu auzoa.

4

Hamazazpigarren mendean
etsaiak genituen emazteak,
jaun eta Elizaren arabera
Debruaz baitziren hartuak.

5

De Lancre epailea jin zen
lekuko jaunek galdaturik.
Gisa horrez ziren izan
seiehun emazte txokarturik

6

Basakeria honen helburua
zen botere baten bermatzea,
eta ahalaz, ber sueinean,
sineste zaharren galaraztea.


7

Ospe handiko jaunttoak
Libre direnetaz dira bekaixti
Eüskal jentea libregi zela
Pentsatü zükeen segürraski.

8

Emazteak izanez
Eüskal üsantxen iragaile
Hurak laster behar ziren
Igorri airez aire.

9

Tzokarrarazi aitzinetik
Izan ziren tortüratürik
Aipatü De Lancre jaunak
Zütüan egin ballentriak.

10

Historia honen kontatzera
Gitzaitzüe orai mentüratzen
Algarrekin honi lotzea
Zütüegü denak kümitatzen

Hiztegia

7

Ospe handiko jaunttoak
libre direnez dira bekaizti.
Euskal jendea libreegi zela
pentsatu zukeen segur aski.

8

Emazteak izanez
euskal usantzen iragaile,
haiek laster behar ziren
igorri airez aire.

9

Txokarrarazi aitzinetik
izan ziren torturaturik.
Aipatu De Lancre jaunak
zituen egin balentriak.

10

Historia hau kontatzera
gatzaizkizue orain gerturatzen.
Elkarrekin hau lotzera
zaituztegu denak gonbidatzen.




-menturatu: ausartu
-legar: zerga
-xerkatu: bilatu
-guhaurtan: geugan
-emazte: emakume
-jin: etorri
-galdatu: eskatu
-txokartu: txigortu
-suein: modu, era
-emazte: emakume
-usantza: usadio, ohitura
-ahalaz: ahal den neurrian
-txokarrarazi: txigorrarazi





AZTERKETA FONETIKOA
Kontsonante eta bokalen ahoskera aztertzendu. Hauen errealizazioa aldatu egiten da toki batetik bestera. Hona hemen zuberotarren ezberdintasunak:

U alofonoa, Frantsesetik hartua da eta soinua da: ehün, lürraldetan,
deizüegü, kontatüren, gaüzak, dügü, aküsatzen, aüzoa, hartüak, leküko, helbürüa, eüskal, segürraski, pentsatü, zükeen, üsantxen, tortüratürik, aipatü

Hiatus alternantzia, bi bokal ondoan daudenean aldaketa
Oa>ua: arrazua(arazoa)
Gorantzko diptongoa, (ia, ie, io, ua, ue) diptongoa ebakitzen dituzte:
ia: trajeria, bederatzian, larria
üa: hartüak, zoinüan, zütüan
üe: deizüegü, genitüen
KONTSONANTEAK
/H/ fonema, ahoskatu egiten dute, aspirazioa:
Hitz haseran: hartüak, horrez, helbürüa, honen, handiko, hurak
Diptongo ondoan:
Bokal arten: ehün, xehea, lehertzen, ahalaz, gihaurtan
Nh, lh, rh:
Ph, th, kh:
/J/ fonema, gaztelaniazko Y, baino ahostuna frantsesaren ondorioz: jaun, jin, jaunek
Bustidura
Semantikoa, esanahia nolabait aldatu egiten zaio: gaixki, bekaixti, jaunttoak, ballentriak
Neutralizazioak
Bokal arteko kontsonante galera: lotzea,
Bokal arteko herskari ahostuna galtzea:
Z+z-tz:
Z+b, d, g,>p, t, k:
L, n, r + p, t, k > b, d, g: jente, mentean, podere
Dardarkariak, rr-R (ggg) ubularea frantsesaren eraginez: zahaRen, beRmatzea, libRe, libRegi, següRaski, tzokaRarazi, toRtüratürik, ballentRiak, lasteR, behaR, hoRez
AZTERKETA MORFOSINTAKTIKOA
Irizpide morfologikoak bereziki deklinabidea eta aditza aztertzen ditu, eta irizpide sintaktikoak perpausen egitura desberdinak aztertzeaz arduratzen da.
Deklinabidea
Nork plurala (-ak/-ek): jaunek, emazteak
Zertaz/zerekin kasua edo instrumentala erabiltzen dute denbora adierazteko: izanez

Aditza
Aditz oineren erabilera:
Ukan erabiltzen dute NORK erakoekin eta izan, NOR erako aditzekin: Izan ziren tortüratürik
Aspektu ez perfektoa, -n-z bukaturiko aditzetan: beitzeitzen, mentüratzen, kümunikatzen
Gertakizunezkoa aspektoa: kontatüren
Sintaktikoa
Nominalizatutako aditzen osagarri zuzena, aurreko objetua NOREN kasuan: zaharren galaraztea (zaharrak galaraztea), botere baten bermatzea (botere bat bermatzea)
Moduzkoa: doatzalarik,Galtatürik, tzokartürik, tortüratürik
tortüratürik zoinüan direnetaz Pentsatü zükee

ONDORIOA

Kanta aurkitzeko garaian zailtasun ugari eduki izanak lana egiterakoan grina handiagoz egitea ekarri digu, amaitzean lortu dugun poztasuna ugarituz. Harrigarriena egin zaiguna zera da, gure hizkuntzaren parte den euskalki bat ulertzeko izan dugun zailtasuna, bai irakurtzerakoan eta baita entzuterakoan ere. Baina halere, /J/ fonemak eta ü alofonoak euskalki honi ematen dioten ukitu berezia oso gustagarri suertatu zaigu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario