GAIAK

sábado, 7 de mayo de 2011

HISTORIA, sarasuana (II. ERREPUBLIKA ETA GERRA ZIBILA EUSKAL HERRIAN (1931-1939)

II. ERREPUBLIKA ETA GERRA ZIBILA EUSKAL HERRIAN
(1931-1939)
II. ERREPUBLIKA EUSKAL HERRIAN (EUSKAL AUTONOMIA ESTATUTUA)
            1. SARRERA
            1.1. AUTONOMIAREN ETA FORALISMOAREN ARTEKO DESBERDINTASUNAK
Autonomi eskubidea eta foralismoa ez dira gauza bera. Autonomia Estatuaren menpeko agintea da, Estatuak emandakoa da eta berdin ezartzen zen lurralde osoan. Eskubide foralekin (historian zehar lortutako legeak), berriz, euskal gizartean zeuden berezitasun batzuk onartzen ziren eta desberdinak ziren lurraldearen arabera.

            2. ESTATUTUA LORTZEA OZTOPATU ZUTEN FAKTOREAK
Nahiz eta II. Errepublikak autonomia estatutua lortzeko aukera eskaini, lan zaila izan zen zenbait arrazoirengatik:
                1. EAJk Donostiako Itunean parte hartu ez izana. EAJ zatituta zegoenez ez zuen parte hartu, baina Kataluniak bai eta estatutua lortzeko erraztasunak izan zituen.
                2. EAJk estrategia okerra erabili zuen Biurteko Progresistan. Azaña agintean zegoenean (ezker), EAJ Karlistekin (eskuin) elkartu zen eta Lerroux (eskuin) zegoenean, berriz, ezkerrekoekin. Lehenengo jokaerak errezeloa sortu zuen errepublikano eta sozialisten artean.

            3. AUTONOMIA PROIEKTUAK
            3.1. LEHEN PROIEKTUA: EUSKAL IKASKUNTZAK EGINDAKOA (1931) konst. onartu bñ lenago
                Lehen proiektu honen bultzatzailea EAJ izan zen, Jose Antonio Agirre hain zuzen ere. Autonomiaren aldeko udal mugimendua egin zuen eta bertan, alkate eta zinegotzi nazionalistek aurreproiektu bat (borradorea) eskatu zioten Euskal Ikaskuntzari, gainerako proiektuen oinarri izango dena. Honako ezaugarriak zituen:
                - Konstituzioaren mugak gainditzen zituen, hau baino lehenago egin baitzen.
                - Euskal estatua Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroak osatuko zuten, Espainiako Errepublika Federalaren barruan egongo zena.
                - Barne egitura konfederala izango zen (españakin erlazio gutxi), hau da, herrialdeen autonomia maila handia, probintzietako erakundeen nagusitasuna...
                - Herrialde bakoitzak ordezkari kopuru bera parlamentuan eta gobernuan.
                - Autonomiaren eskumenak oso zabalak, estatuak berarentzat hartzen ez zuen guztia, alegia.
                - Elebitasuna administrazioan eta irakaskuntzan.
                - Kontzertu Ekonomikoak finantzabide nagusi gisa.
                - Botoa emateko urtebeteko erresidentzia eskatzen zitzaien euskaldunen seme alabei eta bi kanpotarrei.

            3.2. BIGARREN PROIEKTUA: LIZARRAKO ESTATUTUA (1931) konst. itten ai zien bitarten
                1931ko ekainaren 14ean karlistak, batez ere Nafarroakoak, eta alkate nazionalistak, hiru probintzietakoak, elkartu ziren Eusko Ikaskuntzaren proiektua aztertzeko. Ez zuten aliaturik izan ezkerrekoak zirelako eta gobernua eskuinekoa. Aurreko proiektuarekiko zenbait berrikuntza egin zituzten:

                - Foruak berriz ezartzeko eskaria egin zuten.
                - Espainiarekiko konfederala zen euskal erkidegoa, hau da, euskal erkidegoa subiranoa zen eta bere borondatez sartuko zen espainiar Estatuan.
                - Aldundiak (diputazioa=gipuzkoa..-ko gobernua) indartu zituzten, nahiz eta euskal botere zentrala kaltetu honela.
                - Immigranteen eskubide politikoak mugatu egin ziren, 10 urteko erresidentzia eskatuz. Hauek ezin izango zutenez botatu, EAJk irabaziko du.
                - Vatikanoarekin konkordatuak egiteko gaitasuna zuten, hau da, euskal lurraldeak autonomoak ziren Eliza eta Estatu arteko harremanetan.
                Ondorioak:
                - Eskuinen proiektua zen, ez ezkerrarekin adostua.
                - Ez zen demokratikoa, immigranteei boto eskubidea ukatzen zitzaielako.
                - Espainiar Konstituzioaren aurkakoa zen.
                - Ezkerraren oposizioa handia zen eta Espainiako Gorteetan alderdi hau nagusi zenez, ez zen proiektua onartu.
                - Ezkerreko euskal alderdien laguntza ere ez zuten.
*KONSTITUZIOA
            3.3. HIRUGARREN PROIEKTUA: BATZORDE GESTOREEK EGINDAKOA (1932) konst nd bñ ezta ateako
                * Gestorak: behin-behineko gobernuaren antzekoa.
                Indalecio Prietok indargabetuta zeuden diputazioetako batzorde gestoreei Estatutu berria egiteko ardura emango die; ondoren, udalek onartu beharko dute eta herriak erreferendum baten bitartez. Proiektu hau egiteko Eusko Ikaskuntzak egindakoa hartuko dute oinarritzat. Ezaugarri hauek zituen:
                - Euskal autonomiaren ahalmenak murrizten zituen 1931koarekin konparatuz.
                - Estatu hitza kendu zuten eta horren ordez Euskal Herria (Naf + 3prob) jarri zuten autonomia gisa.
                - Aurrekoa baino demokratikoagoa zen, izan ere, erakundeetan herrialdeek ordezkaritza proportzionala izango zuten eta immigranteei boto eskubidea eman zitzaien.
                - Euskal Herriko egitura konfederala desagertu zen, honekin probintzien arteko lotura handitzen saiatu ziren, konfederala zenean oso arina baitzen.
                - Goi Mailako Auzitegi bat sortu zen. (Tribunal supremo)
                - Neurri hauek Konstituzioak ezarritakoa betetzen zuten.

                Lizarrako taldearen barruan erantzun desberdinak egon ziren: EAJk onartu egin zuen, baina, karlistek ez. Egoera honen aurrean, batzorde gestoreek bi testu egin behar izan zituzten: Lehenengo testuak lau probintziak hartzen zituen, baina, Nafar Udalen Bilkurak uko egin zion proiektuari. Ondorioz, bigarren testu bat egin zuten Nafarroa baztertuz. Bigarren testua hiru probintzietako alkateek onartu zuten eta herriak ere bai erreferendum bitartez. Baina, Gorteetan ez zuten onartu zentro-eskuina (Lerroux) baitzegoen boterean. Estatutua bertan behera uztearen aitzakia gisa Arabako emaitza erabili zuten, izan ere, erdia baino gutxiagok (%46,4) bakarrik bozkatu zuen estatutuaren alde.



            3.4. LAUGARREN PROIEKTUA: 1936KO ESTATUTUA ateakoana, gerra zibillen EH errepublikan alde jartzeko
                Fronte Popularrak hauteskundeak irabazi zituen eta gestoreen proiektua oinarritzat hartuz, estatutu bat egin zuten Indalecio Prieto (sozialista) eta Jose Antonio Agirreren (EAJ) artean adostasuna lortzen saiatuz.
                1936ko ekainean ia-ia prest zegoen baina Gerra Zibila hasi zenez, atzeratu egin zen onarpena. Baina, prozesua azkartu zuten eta 1936ko urriaren 1ean estatutua onartua izan zen. Baina, hau indarrean jarri zenean Araba, Nafarroa eta ia Gipuzkoa osoa nazionalen menpe zeuden. Beraz, Bizkaian eta Gipuzkoako zati txiki batean bakarrik jarri zen.
                Aurreko proiektuarekin konparatuz izan zituen berritasunak: (konflikto gutxina zeuzkean puntuk artu zittuen)
                - Eskumen gutxiago eskaintzen zituen, eta Kataluniako Estatuaren antzeko zen.
                - Oso laburra zen (14 artikulu).
                - Zehaztu gabe utzi zituen garrantzi handiko gai batzuk (ogasuna, botere sistema...).
                - Ez ziren aipatzen ez eskubide historikoak, ez foruak eta ez Nafarroa euskal lurraldean sartzeko aukera.
                - Ez zegoen aipatuta ez soldadutza, ez lana, ezta jabetasuna ere.

                1936ko urrian, Gernikan bilduta, Jose Antonio Agirre lehendakari aukeratu zuten euskal zinegotziek eta historiako lehen euskal gobernua osatu zuten EAJk eta Fronte Popularrak. Horrela, Fronte Popularreko gobernuaren eta EAJren arteko hitzarmenak bere helburuak lortu zituen. Gerrak urtebete iraun zuen Euskal Herrian eta Bilbo errenditu zenean Agirre eta bere gobernua Kataluniara joan ziren, geroago erbesteratuak izan ziren arte. Azkenik, Franco hil zenean, Espainiara itzuli ziren eta 1977an aldi demokratikoa hasi zen.

GERRA ZIBILA EUSKAL HERRIAN
                1936ko uztailaren 18an euskal lurretan bi eremu bereizi ziren: alde batetik, Araba eta Nafarroa alderdi nazionalean eta bestetik, Bizkaia eta Gipuzkoa errepublikaren alde.
                Araba eta Nafarroa laster bereganatu zituzten nazionalek, izan ere, agintari militarrak tarteko zeuden eta azpikerian jardun zuten eskuineko alderdiak garrantzitsuak ziren gizartean. Gipuzkoan altxamendu bat izan zen baina ezkerrekoek eta Guardia Zibilak erraz menperatu zituzten. Bizkaian, berriz, ez zen borrokarik egon.
                Gerra hasi zenean Gipuzkoako Defentsa Batzarra sortu zen (CNT, EAJ eta Fronte Popularra), baina, euren arteko desberdintasunek gatazka gogorrak sortu zituzten.          
                Abuztuaren amaieran, Beorlegi koronelak, Nafarroako boluntarioen eta Gipuzkoako iheslarien agintaritzan, Irun hartu zuen eta irailaren 13an, Donostia hartzearekin batera, Gipuzkoa nazionalen esku gelditu zen.
                1936ko abuztuaren 12an Bizkaiko Defentsa Batzarra eratu zen, baina, Estatutuaren ondoren lehendakaria aukeratu zutenean, honek euskal armada edo Euzko Gudarostea eratu zuen. Azaroan, Bilerlen erasotzea erabaki zuten baina porrot egin zuten. Ondorioz, Bizkaian defentsa gerrikoa prestatu behar izan zuten, baina, azkenean, Bilbo babesteko bakarrik erabili zuten.
                Bitartean, Mola jeneralak Bizkaia konkistatzea erabaki zuen nafarren, italiarren eta Condor Legioaren laguntzaz. Azken hauek, aurrera jarraitzeko borroka askoren ondoren, Gernika bonbardatu zuten. Mola jenerala hegazkin istripu batean hil zen eta Dávilak hartu zuen bere lekua. Honek, gerrikoa apurtzea eta Bilbo inguratzea lortu zuen. 1937ko ekainaren 19an Bilbo osoa hartu zuten eta denbora gutxian Bizkaiko gainerako herriak. Santoñako Hitzarmena sinatu zuten (1937ko abuztua) eta italiar boluntarioen esku utzi zituzten armak.
                Gerra Zibilak gutxi iraun zuen Euskal Herrian eta Errepublikanoen porrota garbia izan zen. 

1 comentario: